26 desembre 2024
spot_img
26 desembre 2024

Estra, estra! Badaukagu aldizkari berri bat!

Aurten 3. mailako ikasleek Eskurtze institutuari buruzko albisteak argitaratzeko aukera izango dute

Álvaro Román, Grisell Gómez, Itziar Gurruchaga, Eric Henares, Santiago Hernández, Precious Jacob, Enara Molina, Uxue López, Nagore Pérez, Jhovanny Urresti, Iker Valle, Sarra Achab, Yeray Alonso, Douae Ammi, Natalia Arza, Uxue Ascarza

Lehenengo, irakasleok jakinarazi ziguten irailaren hasieran Junior Report izeneko proiektu bat egingo genuela. Urriaren 15ean Junior Reporteko neska bat etorri zen proiektua azaltzera eta hainbat adibide erakutsi zigun; izena eman genuen, eta bakoitzak kontu pertsonal bat sortu zuen. Geroago, Lengua eta Literaturako klaseetan institutuari buruzko albisteak egiten hasi ginen eta denon artean Junior Report Eskurtzen aurrera atera dugu.

Hilabete hauetan hainbat lan egin ditugu. Eskurtzeko ikastetxean Covid 19ari aurre egiteko neurriei buruzko albistea idatzi dugu; Koldo irakasleari elkarrizketa bat ere egin diote beste batzuek; bestalde, institutuko antolaketaz idatzi ere egin zen albiste batean, eta azken albistean aipatu zen 1. mailakoak proiektuka lan egiten hasi direla.

Albiste horiek idazteko,  4 pertsonetako taldeetan egin dugu lan. Informazioa paper batean  jarri genuen; gero ordenatu eta eskema bat egin; azkenik, informazio horrekin albistea egin genuen. Elkarrizketei dagokienez, 6 edo 7 galdera garatu genituen; gero elkarrizketatuaren erantzunak grabatu eta dokumentu batera pasatu genituen elkarrizketa sortzeko.

Aurrerantzean ikasleoi Eskurtze Reporten gai hauei buruz gustatuko litzaiguke idaztea: ikastetxeko txutxu-mutxuak eta zurrumurruak, auzoko berriak inguruko ikastetxeetako berriak, kultura edo ikastetxearen historia. 

Últimes notícies

-Contingut patrocinat -
This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.